EMAKUMEAREN Etxearen prozesuaren azken fasera iritsi dira eta eraikinaren funtzionamenduaz eta gestioaz ari-tzeko gaur, 18:00etan, galdera desberdinei erantzungo zaie Gabriel Zelaiako Beterri eraikinean. Azken fase honetan, eraikinaren funtzionamenduaz eta gestioaz ariko dira: nola antolatuko diren espazio berri horretan, nola hartuko dituzten erabakiak eta nork hartuko dituen edo nortzuk hartuko dituzten gaur erabakiko dituzte. Orain arte bezala, itzulpen zerbitzua eta haurrak zaintzeko zerbitzua izango dituzte. Bigarren bilera bat ere antolatu dute otsailaren 15ean.
Lehen bi faseak
Aurreneko saioetan eztabaidatu eta amestu egin zuten, nolako Emakumeen Etxea nahi zuten; bigarrengo fase batean, landu zituzten zer espazio behar zituen Emakumeen Etxeak, nola kokatu horiek... Espazioa loratu egin zuten, alegia. Eta oraingoa hirugarrena eta azken fasea litzateke, eta bertan, funtzionamenduaz eta gestioaz hitz egingo da.