Santboianak erraz menderatu du Hernani

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 30a, 01:00

Hernanik Santboianaren aurka ez zuen inongo aukerarik izan eta 57-10 galdu zuen 15garren jardunaldiko partidua. Honela, Polidorik zuzentzen duen taldea, puntu bakar bat ere lortu gabe bueltatu zen Baldiriko zelaitik.
Hasi baino lehen herna­niarrek bazekiten norgehia­goka zaila zutela, txapelketako aurkaririk indartsuenetako baten aurka, eta pronostikoak gohitik behera bete ziren.
Hernaniarrak saiatu ziren, baina ordu laurdena baino ez zuen iraun parekotasunak. Lehen 15 minutuetan ongi jardun ziren kanpoko jokala­riak. Lehenengo entsegua or­du­an iritsi zen eta ordutik amai­era bitartean talde baka­rra egon zen zelaian, katalu-n­iarrena. 
Hala ere, bai lehen zatia amaitzear zegoenean eta bai partidua amaizeko bost minu­tu falta zirenean, Hernaniren bi entsegu iritsi ziren, Bidega­ray eta Genuaren eskuetatik. Honela 10 puntu lortu zituz­ten, gutxienez, marka­gailuan. 
Albiste onak Landareko taldea­rentzat beste zelaietatik iri­tsi ziren. Bere aurkari zuze­nak diren; Getxo, Ciencias eta Bartzelonak beraien partiduak galdu zituzten eta hori gutxi balitz, inortxoerek ez zuen puntu bakarra lortu. Beraz, sailkapen nagusian gauzak ziren bezala geratzen dira.
Hernani 10garren postuan dago sailkatua, Gernikaren partidua atzeratuta duelarik. Puntu bakarreko aldea du hamaikagarrenarekiko eta hiru, azken sailkatua den Getxorekiko, hauek ere partidu bat gutxiagorekin. Azken sailkatua zuzenean jeitsiko da mailaz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!