«Haurdunaldi ikastaroa Hernanin osoa eta bakarra da»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 29a, 01:00

Marijo Artola diafrero terapeuta haurdunaldi ikastaroa eskainiko duenetako bat da, Josune Martiarena psikologoarekin batera. Otsailaren 1ean, asteazkenean, hasiko dira tailerrak Biteri kultur etxean eta  Hernanin haurdun daudenak animatzen ditu ikastaroan parte hartzera. «Honelako aukera bakarra da. Hernanin bakarrik eskaintzen da oraingoz honelako ikastaro osoa».
Horretarako Marijok eta Josunek bi arlo uztartzen dituzte eta ikastaroa ahalik eta osoen bihurtzen dute. «Arlo fisikoa lantzen da eta hori emozioekin lotzen da. Biak konplementatzen dira eta aberasgarri bihurtzen da oso». Ez hori bakarrik; haurdun dagoen neskak bere eskaera eta kezkak ditu «eta gu horretara moldatzen gara. Dituzten beldurrak, zalan-tzak, bikotearekiko erlazioa... arlo guztiak lantzen ditugu». 
Haurdun dagoena oso babestua sentitzen da. 
Maiatzaren 24ra luzatuko da, eta asteazkenero izango da saioa, 18:00etatik 20:00e­tara. marijo-m@hernani.eus, edo 943 33 70 17». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!