Kutxa Ekogunean ospatu zen finalean, orain arteko probetan puntu gehien batu dituzten lau taldeak aritu ziren lehian eta beraien artean Goziuetako Xapo taldea. Urko Aristi kazetariak gidatuta, aurtengo edizioko azken 4 probak aurrez aurre burutu behar izan zituzten. Denen artean, Mintzamendipintxopotepraktika taldeko kideak gailendu ziren eta jaso zuten sari nagusia: euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro.