«Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 29a, 01:00

Martxoaren 19rako galdera badute Hernanik eta Astigarragak. BagaGiltza herri plataformatik sortutako gal­dera taldeek prozesu osoa azaldu zuten atzo, galderara iritsi arte egindako saioen azalpen gardenekin. Batzar irekian bozketa egin zuten, eta berretsi adostutako galdera. Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?.
BagaGiltza herri platafor­mako kideek  batzarrean azal­du dute askotariko bideak zabaldu zituztela herritarrek galdera taldean parte har zeza­ten. Eta Goierriko eredua jarraitzea onartu zuten, nahiz eta gero %100ean ez errepi­ka­tu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!