Asteburu honetan jokatu dira, Euskal Herriko Txapelketetako aurreneko partiduak. Elite mailan, elkarren kontra aritu ziren hernaniarrak, eta Ariane Arrietak lortu zuen aurreneko puntua, Murillorekin, Amaia Araiztegi eta Maider Huiziren kontra (25-18). Irekiko lehenengo mailan, berriz, 0-30eko kontrako emaitza eman zieten hernaniarrei; izan ere, nahasketa bat tarteko, berandu azaldu zen partiduan Amaia Garcia (Gutierrez lesionatuaren partez jokatu behar zuen, Saroberekin). Eta bigarren mailan, galdu egin zuten Irigoienek eta Tejedorrek (25-30), Larrarte eta Aburuzaren kontra.