Gaixotasun kronikoei buruz, tailerra

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 5a, 01:00

Osakidetzako Paziente Bizia programaren helburua da gaixotasun kronikoak dituztenek beren burua zaintzen ikastea, eta programa honen barruan, hain zuzen, tailerra antolatu da Hernanin: Nire osasuna biziki zainduz. Otsailaren 14an, asteartea, egingo da aurreneko saioa, 10:30etatik 13:00etara anbulatorioan, eta hurrengo sei saioak asteazkenetan izango dira. Tailerra debaldekoa da, baina izena eman behar da sendagileari edo erizainari esanda, 943 00 65 51 telefonora deituta edo osasuneskola@osakidetza.eus helbidera idatzita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!