6.000 euroko beka eskainiko du Astigarragako Udalak, 1936ko Gerra Zibila eta ondorioz ezarri zen diktadurak herrian izan zuen eraginaren eta ondorioen ikerketa lana egiteko. Lan hori egiteko beka eskuratu nahi dutenek, otsailaren 13ra arte izango dute aukera eskaera eta agiriak aurkezteko; Udaleko erregistroan egingo da hori. Honako baldintzak bete beharko dira, gutxienez: Buruntzaldean edo Donostian bizi diren herritarrak izatea, eta 18 urtetik gora izatea. Informazio gehiagorako edota eskaera orriak eskuratzeko: www.astigarraga.eus.