Eguberrien bueltan argazki erakusketa jarri zuten Kontzejun, herriko argazki zaharrekin. Kronikari azaldu diotenez, herritarrek beraiek eraman dituzte etxean gordeta zituzten argazki zaharrak, eta mota guztietakoak daude: aranoarrak, bisitariak, etxeak, paisaiak... oraian 75 urteko argazkiak ere jarri dituzte ikusgai. Argazki erakusketa Inauteriak bitartean izanen da ikusgai, Kontzejun.