Urtea hasi besterik egin ez bada ere, datorren ikasturterako aurrematrikulazioa zabalduko da herriko ikastetxe ezberdinetan hilaren 30ean. Ereñotzuko Txirrita Eskola Txikian ere egun honetatik aurrera izango da aurrematrikula egiteko aukera; eta otsailaren 10a arte izango da zabalik. Informazio gehiago behar edo izena eman nahi duenak bi aukera ditu: 943 55 42 56 telefonora deitzea edo emaila idaztea 012086aa@hezkuntza.net helbidera.
Bestalde, ate irekien jardunaldia ere antolatu dute, nahi duenak, gertutik ezagutu eta jaso dezan informazioa. Urtarrilaren 30ean izango da, goiz eta arratsalde, 09:00-12:30-14:30-16:00 ordutegian.