San Sebastian egunean 24 ordutan izaten da danbor soinua, nonahi, Donostian. Baina Astigarragan, bezperan hasiak ziren burrunba hotsa ateratzen. Herri Eskolako hiru urtetik gorako ikasle guztiek patioan eman zuten erakustaldi ederra, eta argi geratu zen ondo baino hobeto ezagutzen dituztela Raimundo Sarriegiren doinuak. Oraindik bada kantu eta danbor hotsen ohiartzuna burutik kendu ezinik dabilenik!