Telmo Irureta eta Haritz Morrásek Biterira hurbildu ziren hernaniarrak gustora utzi zituzten, ikusi zuten emanaldi umoretsuarekin. Ekitaldia amaitu bezain pronto, jendea bere eserlekuetatik altxatu eta minutu luze bat egon zen txaloka; horregatik, aktoreek bi aldiz irten izan behar zuten. Areto nagusia beteta egon zen bi pixukideen arteko harremanaz, Gaizka eta Xantiren artekoaz, gozatzeko. Etxea garbitzeko beharrarekin hasi zen emanaldia; baina azkenean, garbitu gabe eman zitzaion bukaera.