‘Zea Mays’ zutik ikusi ahal izango da, Biteriko areto nagusian

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

MUSIKA, nahasketak eta an­tzerkia izango dira protagonista nagusiak maiatza bitartean, Hernaniko Udalak antolatu dituen emanaldi kulturaletan. Biteriko areto nagusiak aurpegi aldaketa bat izan du aste honetan, barra berriak ipini eta gero, baina hori ez da bizi izango duen berrikuntza bakarra.
Martxoaren 17an, Zea Mays­ek kontzertua eskainiko du kultur etxeko areto nagusian, eta aurreneko aldia izan­go da honelako ikuskizun batean aulkiak kenduko di­tuztena. «Edukiera 175 pertsonekoa izatetik 300etara pasako da» adierazi zuen, Koro Etxe­berria kultura zinegotziak, egitarauaren aurkezpenean.

Publiko zabal bati zuzendutako antzerki eta emanaldi musikalak izango dira protagonistak maiatzera arte. Hiru kontzertu egongo dira. Dato­rren ostegunean, otsailak 2, Gari eta Maldanbera taldeak estreinatuko ditu kontzertuak Biterin. Martxoaren 17an Zea Maysek hartuko du lekukoa eta maitzaren 26an, Aritz Ostolaza saxofoilari hernaniarrak, Milagrosan eskainiko du jazz kontzertua.

Konpainia andaluza
Antzerkiari dagokionez egitaraua zabala da bai heldu eta bai haurrentzat. Antzerki zi­kloa egongo da hiru egunez ,jarraian; martxoaren 21, 22 eta 23an.
Francoren bilobari gutunakek irekiko du zikloa eta Idiot Txouk jarraituko du hurrengo egunean. Nobedade nagusienetakoa Teatro a la Plancha konpainia andaluzaren Los Perros obra da, azken egunekoa, hau.
Haur txikientzat, Kubik eta Gu antzezlanak izango dira otsa­ilaren 4an eta 18an; Euria, martxoaren 11n; eta Titiri­kon­tu kontari apirilaren 29an.
Beste berrikuntza nagusia Nahasketak izango da: arte eszenikoen disziplina desberdinak nahasten dira. Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak Hysteron aurkeztuko du otsailaren 16an, eta Putinen guardasola umorezko ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da, Milagrosan, maia­tzaren 14ean.

 

Egitaraua
- Musika: ‘Gari eta Maldanbera’ (otsailak 2, 20:00), ‘Zea Mays’ (martxoak 17, 22:30) eta Aritz Ostolaza Basurto (maiatzak 26, 20:00).
- Antzerkia: ‘Kubik’ (otsailak 4, 11:00 eta 12:15), ‘Gu’ (otsailak 18, 12:00), ‘Euria’ (martxoak 11, 12:00), ‘Francoren bilobari gutuna’ (martxoak 21, 20:00), ‘Idiot Txou’ (martxoak 22, 20:00), ‘Los Perros’ (martxoak 23, 20:00) eta ‘Titirikontu kontari’ (apirilak 29, 12:00etan).
- Nahasketak: ‘Hysteron’ (otsailak 16, 20:00) eta ‘Putinen guardasola’ (maiatzak 14, 19:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!