Galdera gaur jakingo da

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Martxoaren 19rako Baga­Giltzak antolatu duen galdeketanko galdera zein izango den gaur erabakiko da.  Ho­rre­tarako, BagaGiltza herri pla­taformak batzar be­rezia egingo du, goizeko 10:00­etan ha­sita, Biteri Kultur Etxean. Bi gai landuko dituzte: galdeketaren antola­ke­ta­rena, eta galderaren onar­penarena. Bu­ka­tze­ko, argazki erraldoia aterako dute, 13:15etan. 
Honera iristeko, prozesu par­tehartzailea luzea izan da ho­nera iristeko, baina azkenean iritsi da galdera ezagutzeko eguna. 
Herri plataformatik, Her­naniko eragile sozial guztiak gonbidatu nahi dituzte gaurko ekitaldian parte hartu de­za­ten, eta galdeketak ahalik eta babes haundiena eduki dezan. 
Martxoaren 19an egingo du BagaGiltza herri platafor­mak «demokraziaren festa», he­rri galdeketa, alegia. Eta ho­rre­tarako, sinadura-bilketa an­to­latu zuen azaroaren 12an hasi, eta urtarrilaren 12ra arte.

3.613 sinadura bildu dira
Guztira 3.613 sinadura bildu dira. Behin sinadurak bilduta, No­ta­rioaren esku utzi dituztela iragarri zuten: «beren zuzen­tasuna egiaztatu dezan eta pro­zesuari dagokion legezko­tasuna emateko akta jaso dezan». Ondoren, enpresa batek egingo du suntsiketa konfi­dentziala
Antolatzaileek, balorazio positiboa egin zuten, orain arte eginiko bidearekin «oinarri sendoa ematen diolako. Be­­­­­­harrezkoa zen gutxieneko sinadura kopurua erraz gain­ditu da; herri galdeketaren aldeko mezuari hedapen  garrantzitsua eman zaio; eta mahaien ingurura hurbildu diren pertsonen aldetik begirunea eta hel­dutasun haun­dia sumatu da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!