Goizuetako partaidetzarekin gaur jokatuko da Euskeraren Ginkanaren finala! Kutxa Ekogunea parkean izango da, eguerdiko 12:00etan. Azken egunera lau talde iritsi dira eta horien artean Xapo Taldea dago, Azpeitia eta Goizuetako bost gaztek osatzen dute. Urko Aristi kazetari eta aurkezlearen gidaritzapean lau proba burutu beharko dituzte eta puntu gehien jasotzen dituenak bereganatuko du 3.000 euroko saria.