Gipuzkoako Bikotekako Txapelketa hasi zen aurreko asteburuan Aian, eta bihar jokatuko dute bigarren tiraldia Etxeberriko Benta Berriko bolatokian. Bi aukera izango dira apuntatzeko: aurrenekoa goizez, 09:00etatik 11:00etara; eta bestea, arratsaldez, 16:00etatik 17:00etara.
Segurarrak, lidergoan
Aurreneko tiraldiaren ondoren, Jokin Izagirre eta Martzelino Agirre segurarrak dijoaz lider, 95 brilarekin; Ur Miako Antonio Miner eta Ibon Miner, laugarren, 92 brilarekin; eta zortzigarren daude CD Hernaniko Miguel Arrospide eta Altzako Antonio Goenaga, 88 brilarekin.