Euskal Herriko txapelketako bi partidu, frontoian

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Euskal Herriko Txapelketa jo­­katzen ari dira hernaniar pelotariak, eta bihar izango dituzte frontoiean bertan, bigarren partiduak. Goizeko 11:00etatik aurrera, Herna­niko bi bikotek jarriko dute pelota dantzan.

Finalerdietara sailkatzeko aukera, Ojuel eta Aizpitartek
Euskal Herriko txapelketako partidurik galdu gabe iritsi­ko dira bihar Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte hernania­rrak etxera, eta beraiek izan­go dira, hain zuzen, lehia­tzen aurrenak. Txukun La­kua taldeko Iribarren-Perez bikotearen aurka jokatuko dute, eta bolada onari hel­tzea izango dute jomuga. Izan ere, bide beretik ja­rraituz gero, finalerdietan sartzeko aukera haundiak izango dituzte, baita txa­pelketa irabazi eta Euskal Selekzioarekin batera, San Franciscora bidaiatzea ere.

Finalerdietarako sailkatzea dute helburu, bikote hernaniarrek.

Segidan, Apezetxea eta Lizeaga
Finalerdian jokatu nahi dute, baita ere, Oier Ape­zetxea eta Markel Lizeagak. Ojuel eta Aizpitarteren on­doren jokatuko dute senior mailako pelotariek, Intza taldeko Artetxe-Elola bikotea aurkari dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!