Erakusketa eta zirkuitua, bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

beste urte batez, aurreko ur­te­an ohitura errepikatu ondo­ren, Gipuzkoako trialsin txa­pel­ketak geldialdia egingo du Ereñotzun. Bihar izango da, Fagollagan, eta goi­zeko 10:30e­tatik aurrera, ber­tan izango dira,  trialsineko es­pe­zialista onenetakoak, tar­te­an Ion Areitio, munduko lau­garrena.

Oztopoak edonon
Aurreko edizioetan bezala, oz­to­po desberdinak izango dira Fagollagan sei gunetan bana­tuta. Horiekin zirkuitua osatu dute, eta bertan erakutsiko dituzte trialsin txapelke­tako partehartzaileek beraien trebe­tasunak.

Haurrek ere izango dute aukera zirkuitua probatzeko.


Zirkuitua, baita
haurrentzat ere
Horrez gain, haurrek ere, gurasoen lagun­tzaz, izango dute aukera zir­kuitua proba­tzeko.
Eta ez hori bakarrik, bizi­kleta eta kaskoa beharrezkoa direnez, antolatzaileek eskura izango dituzte, bertaratzen den edonork zirkuitua aurrez aurre ezagutu dezan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!