Lidergoa lortzea helburu, etxean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

lidergotik gero eta ger­tuago dago Hernani Ohorez­ko Mailako mutilek, Vasco­nia­­ren kontrako partidua ira­bazita. Eta sailkapeneko aurreneko postura salto egitea izan­go da, hain zuzen, be­ra­ien helburu nagusia, hemen­dik aurrera. Bide ho­rre­tan aurrera egiteko beste aukera bat izango dute gaur, arra­tsaldeko 16:30eta­tik au­rre­ra, Mutrikuren kon­tra. Etxean,  Zubipen jo­ka­tuko du­te orain­go hone­tan; ber­tan, ez zaie zaleen babesik faltako.

Joanekoan, galdu
Sailkapenean bosgarren da­go talde mutrikuarra, Herna­ni­tik 5 puntura. Gainera, joaneko partidua irabazita iritsiko dira Zubipera, beraz, gogoz borrokatu beharko dute hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!