euskal Herriko Kopako Txapelketako finalan izango dira gaur Ariane Arrieta eta Amaia Araiztegi hernaniarrak. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Arabako Errekaleor taldeko Nagore Martin eta Laura Saez izango dituzte aurkari.
Partidu gogorra,
pelotaren kontuagatik
Su Berriren aurkako finalerdian 30-27 irabazi ondoren sartu ziren finalean Ariane Arrieta eta Amaia Araiztegi aurreko astean.
Ordutik, finalaren inguruko aurreikuspenak egiteko aukera izan dute, eta horien arabera, uste dute partidu zaila dutela aurrean: «partidu gogorra izango da, batez ere, pelotaren kontuagatik. Arabarrak pelota arinagoarekin jokatzea ohituta daude, guk gogorragoa erabiltzen dugu».
«Pelota arinarekin jokatzea ez zaigu gehiegi gustatzen, partidu luzeak baitira»
Horrek jokoa ere aldatu egiten duela diote palista hernaniarrek: «pelota arinarekin jokatzea ez zaigu gehiegi gustatzen, partidu oso luzeak izaten baitira. Hau da, tantoa egin ondoren, beraien pelota ateratzen dutenean, tantoak luzeak izaten dira; gurearekin, aldiz, joko gehiago dago», azaldu dute.
Arabarrak, aski ezagunak
Dena den, gaurko norgehiagokak, baditu bere alde onak: bi bikoteak aski ezagunak dira beraien artean. Eta horrek, modu batera edo bestera, asko lagunduko die hernaniarrei: «askotan jokatuko dugu elkarrekin, eta beraz, badakizkigu beraien alde onak eta txarrak, baita partidua nondik nora joango den ere».