Xumar eta Pollo aurrera, txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Larunbatean jokatu zen Umore Ona elkartean, Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruan, Goizuetako kanporaketa; Xumar eta Pollo izan ziren, txapeldunak.

Lehia bizia; giroa ere bai
Guztira 8 bikote aritu ziren lehian, eskualdeko finalera pasatzeko, baina Xumar Ba­kero eta Fernando Goia, Pollo, izan ziren txapeldunak. Gertu izan zituzten Fermin Nar­bar­te, Tximista, eta Mertxe Uitzi, Ka­pelogorri; bigarren egin zuten.
Lehenago ere elkarrekin arituak dira Bakero eta Pollo, eta hori izan da giltza, seguru; Umore Onako txapelketa irabazi zuten behin, eta Xumar txapeldun izan da, Urte Zaharretako txapelketan ere.

Final haundia, buruan
Otsailaren 25ean, Iru­ñean jo­katuko dute Nafa­rro­a­ko finala Narbartek eta Pollok, Euskal He­rriko finalera pasatzeko asmoz. «Espe­ran­tza omen da, azkena galdu behar dena!», diote. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!