Gariren kontzertua eta haur antzerkia, hasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 1a, 01:00

Otsaileko kultur agenda irekiko du bihar, Gari eta Maldanbera taldearen kon­tzer­tuak, Biterin, 20:00etan, eta sarrerak salgai daude 7 euroan.
Baina ez da otsaileko eki­tal­di bakarra izango; la­run­ba­tean bertan, haur txikie­nen­tzako, 1 eta 3 urte arte­koen­tza­ko, Kubik antzez­lanaren bi saio izango dira Biterin; 11:00etan eta 12:15etan. Ema­naldi haue­ta­rako sarrerak ere Biterin daude salgai, 2,70 euroan.

Inauterien aurretik, Santa Ageda eta Kaldereroak
Bestalde, larunbatean bertan beste zita garrantzitsu batzuk izango dira, kasu honetan, urterokoak; Inauteriak ira­gar­tzen dituzten Kaldereroak ate­ra­ko dira gaueko 21:00etan herrian barrena, batetik, eta bes­­tetik, Santa Ageda bezpera izan­da, hainbat erronda ibi­li­ko dira oles eta oles herrian barrena, egunean zehar. Ohitura Zaharrak abesbatzak arratsaldeko 17:45etan jarri du zita, Milagrosan.
Eta Inauteriak badatozela berriro ere gogorarazteko, Inu­de eta Artzaien konpartsa  ibi­­liko da kalean barrena hi­la­ren 19an. Ondoren, Mu­sika Ban­dak ere Inau­te­rie­ta­ko kon­tzertu berezia emango du.

Emanaldi gehiago, denentzat
Baina esan bezala, Inauteriek bakarrik ez; musikak eta an­tzer­kiak, eta bestelako dizi­plinekin sortutako emanal­di­ek ere toki berezia izango dute otsailean zehar.
Umeentzako, Lau Haize­ta­ra, diziplina asko nahasten di­tuen emanaldia izango da asteazkenean, eta gonbida­pe­nak eskatu daitezke dagoe­ne­ko. Era berean, hilaren 18an, Gu haur antzerkia izango da.   
Helduagoentzat, berriz, Hysteron argazki erakus­ke­ta­ren inguruan sortutako ema­naldi berezia izango da hilaren 16an, eta Euskal bale­zaleen triskantza dokumen­ta­­la, hilaren 9an; biak, debalde.

Mintzodromoa, Zuhaitz Eguna eta erakusketak
Bestalde, ipuin kontaketak eta literatur solasaldiak ere ez dira faltako; erakusketak ere ez. Eta dagoeneko herritar ugari biltzen duten Mintzo­dro­moa eta Zuhaitz Eguna ere erre­pika­tu­ko dira, otsailean. 

Otsaileko agenda

  • 2 Hernani’n Musik: Gari eta Maldanbera, 20:00etan Biteri Kultur Etxean. Sarrerak salgai, 7 euroan. 
  • 4 Haur antzerkia, euskeraz, 1 eta 3 urte artekoentzako: Kubik, Teatro Paraiso. Biteri kultur etxean, 11:00etan eta 12:15etan. Sarrerak salgai 2,70 euroan.
  • 4 Santa Ageda erronden irteera.
  • 4 Kaldereroen konpartsaren irteera, 21:00etan, Elur Txoritik.
  • 7 Zilegi Eskola: Otsaihen garagardoaren egileekin, garagardoa egiten ikasteko saioa, 18:00etatik 20:00etara AEKn. Izen-ematea: zilegieskola@aek.eus, 663 04 33 14 edo zilegieskola.blogspot.com.
  • 8 Lau Haizetara: 3 eta 6 urte bitarteko umeentzako eta gurasoentzako emanaldia, ipuinak, poema bisualak eta jolasak nahastuta osatua, 17:30etan Udal Liburutegian. Gonbidapenak eskura, dagoeneko.
  • 9 Euskal balezaleen triskantza dokumentala, 19:00etan Biterin.
  • 11 Bigarren Eskuko Azoka, 10:30etatik 13:30etara, Urbietan edo Atsegindegin.
  • 11 Kalez Kale Kantari, 12:00etan Plaza Berritik abiatuta.
  • 11 Erromeria, 18:30etan Plaza Berrin edo Atsegindegin.
  • 14 Literatur Solasaldia, Adiós, Hemmingway liburuari buruz, gaztelaniaz, 19:30etan liburutegian.
  • 16 Hysteron, Nagore Legarretaren argazki lanaren inguruan sortutako emanaldia, Nahastekak atalaren barruan, 20:00etan Biterin. Argazkiak, dan­tza, errezitaldia eta musika. Doan.
  • 17 Bestelako musikak eta gehiago, Goiz Eguzkin, 19:00etan.
  • 18 Zuhaitz Eguna.
  • 18 Haur antzerkia, euskeraz, bost urtetik gorakoentzat: Gu, Borobil teatroa. 12:00etan Biterin. Sarrera: 2,70 euro.
  • 19 Iñude eta Artzaiak konpartsaren irteera, 11:45etan Urumea ikastolatik.
  • 19 Inauterietako kontzertua, Hernani Musika Bandaren eskutik, 13:00etan arkupetan.
  • 19-28 Inauteriak.
  • 21 Literatur Solasaldia, Emakume biboteduna liburuari buruz, euskeraz, 19:30etan liburutegian.
  • 23 Mintzodromoa, 10:00etan eta 19:00etan Biterin. Izenematea: 943 331 896/euskaltegi@hernani.eus.
  • 28 Ipuin kontaketa, Maite Frankorekin, Biterin. 17:30etan 3-4 urtekoentzat, eta 18:00etan 5-7 urte bitartekoentzat.

ERAKUSKETAK

  • 3-16 Hysteron, Nagore Legarretaren argazki erakusketa, Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
  • 17-martxoak 2 Anastasia Leundaren inguruko erakusketa, Haritz Calveteren eskutik, Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!