Aurreko asteburuan 1 eta 3 irabazi zuten goizuetarrek Tolosan, Gudariren kontra. Segidako bigarren garaipenaren bila atera ziren atzo Umore Onakoak. Kronikako erredakzioa ixtean hasi berria zuten partidua, Leitzan, Aurreraren kontra; arerio zaila, ezbairik gabe, bigarren baitijoa sailkapenean, eta Umore Ona, 11garren.