Udalak jakinarazi du hainbat berrikuntza egin dituela Udalak berak kudeatzen duen www.goizueta.eus webgunean; Kuku enpresak egin ditu, eta 1.984,32 euroko kostua izan dute.
Bi berrikuntza dira, bereziki, egindakoak: webgunea egokitzea, hainbat gailutatik ikusi ahal izateko, eta herritarrentzako inkesten atala sortzea.
Herritarrei eta turistei begira
Udalak azaldu du «egungo informazio iturri nagusiak internet eta sare sozialak» direla, eta horregatik sortu zituela webgunea eta Facebookeko ataria.
Era berean, Udalak dio «gero eta gehiago nabigatzen dugula mugikor edota tabletetatik».
Hain zuzen, «behar horiei erantzunez» egokitu da webgunea, «Udalak webgunean argitaratzen dituen albisteak herritarrek eskuragarriago izateko eta tu-rismoa egitera datozenek mugikorretatik gure herriari buruzko informazioa izateko».
Inkestak, herritarren eskura
Bestalde, atal berri bat sortu da webgunean bertan; Inkestak.
«Honen bidez, Udalak herritarrei, parte hartzeko eta beraien iritzia emateko leku berri bat eskiani nahi die, herritarren ahotsari garrantzia eman eta hauen nahiak entzuteko». Erantzutea «erraza, azkarra eta herritar orori egokitua» izanen da.