Euskera ikasteko bekak, Iparmanken eskutik

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Iparmank, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak diru-laguntzak emanen ditu, 2016-2017 ikasturtean zehar euskera ikasten ari diren ikasleentzat.
Asteazkenean irekiko da epea, bekak eskatzeko, eta irailaren 15era arte izanen da aukera, eskaerak aurkezteko.

Eskaerak, udaletxean
Euskera ikasten ari den ikasle bakoi­tzak, gehienez ere 698 euroko lagun­tza jaso ahal izanen du. Eskaerak egiteko, hainbat baldintza bete behar dira: Mankonunitateko udalerrietako batean erroldatua egotea, haiekiko zorrik ez izatea eta gutxienez, %80ko asistentzia betetzea.
Eskaerak aurkezteko bi tokitara jo daiteke: Mankomunitateak Basa­bu­ru­ko udaletxean duen erregistrora (Asun­cion 7, 31.866 Jauntsarats) edo Man­komunitateko edozein udalerriko udaletxera. Informazio gehiago eta eskaera orriak: www.iparmank.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!