Irabaztekoak irabazita, atsedenerako asteburua

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Betelu, Erreka eta Baz­tango pilotarien kontra aritzekoak ziren atzo, Umore Onako alebin eta benjamin mailetako gaz­­tetxoak, eta Euskal Liga mailan, Aizkorbe eta Apezetxeak Portuga­lete zuten aurkari.

Aurreko partidu guztiak, irabazi
Pasa den asteari begira, jo­katutako partidu guztiak irabazi zituzten Umo­re Onako pilotariek.
Iruñean, Aizkorbek eta Apezetxeak 22 eta 10 irabazi zuten Yaniz eta Santamariaren kontra.
Tolosan, Iker Sala­be­rri­ak eta Aldabek ere ira­bazi egin zuten, 22 eta 7, Lerena eta Irazus­ta­ba­rrenaren kontra.
Oihan Etxeberria eta Beñat Apezetxea ere, 18 eta 3 gailendu ziren, Sunbillan, Añorgakoen kontra.
Azkenik, asteazkenean Malerrekako txapelketan, final laurdenak irabazi zituen Iker Sa­la­be­rriak Elite mailan, Arra­tibelekin, 22 eta 9, Labaka eta Tabarren kontra.

Olaizolak, final laurdena
Aimar Olaizola da bihar zita garrantzitsua daukana; Untoriarekin batera, Binakako Txapelketako final laurdenetan hasiko da, 17:00etan Gasteizen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!