Pala Txapelketa Mixtoan, gaur zortzi arte aukera

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Pala Txapelketa Mixtoa antolatu du, otsailaren 18rako, Astigarra­gako Gazte Asanbladak; arratsaldeko 16:00etan izango da. Eta izena emateko epea, gaur zortzi arte izango da aukera, otsailaren 4ra arte: Zipotza tabernan apuntatu behar da; 5 euro dira bikoteko, eta apuntatzeko momentuan ordaindu behar da. Edozein animatzea nahi dute, «denon artean giro ederra sortzeko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!