Kontrarioak atzeratzeko aukera gaur, Irunen

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Motibazioz gainezka aterako da zelaira gaur, Mundarro, aurreko asteburuko garaipenaren ondoren: Euskaldunari irabazi zioten, laugarren sailkatuari. Eta ezin hobeto etorriko zaio motibazioa, kontrario zuzena izango baitute aurrean, Dunboa Eguzki.
Talde irundarraren zelaian jokatuko dute, San Jose Obreron, arratsaldeko 15:30etan. Bi taldeen artean, lau punturen aldea dago sailkapenean, eta elkarren segidan daude: 13garren Mundarro, eta 14garren Dunboa.

Sei partidu segidan, galdu gabe
Baina aurreko asteburuko garaipena bakarrik ez, beste datu esanguratsu bat ere badauka Mundarrok: sei partidu segidan daramazki, galdu gabe. Azkeneko porrota, azaroaren 27a jaso zuen. Ordutik, bi irabazi, eta beste lau berdindu dituzte. Beste ga­raipen bat izan dadila gaurkoa! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!