Zuhaitzak ordezkatzen, Latsunben

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 2a, 01:00

Udalak jakinarazi du hainbat udareondo kendu dituela, Urbieta eta Latsunbe arteko parkean, «su-gorrina gaitza» dutelako: «gaitzak ez du sendabiderik, eta herriko beste guneetara zabaldu ez dadin, zuhaitzak kentzea erabaki dute lorezaintza zerbitzuko adituek». Horien ordez, likidanbar zuhaixkez osatutako basotxoa landatuko dutela jakinarazi dute, eta bestelako lan batzuk ere egin dira: miradoreko koniferak kendu, eta beste zuhaixka batzuk landatu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!