6.000 euroko beka Udalak, herriko memoria historikoa berreskuratzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Herriko memoria historikoa berreskuratzeko asmoz, ikerketa beka bat eskainiko du Udalak, 6.000 eurokoa. Beka­ren helburua da, lan bat egitea, jasoko dituena 1936ko estatu kolpean, Gerra Zibilean eta Frankismoan eman ziren giza eskubideen urraketak, eta horien ondorioak.
Horrekin, Udalak osatu nahi du, Astigarragako me­mo­riaren mapa.

Atzo argitaratu zen bekaren deialdia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean; eta gaurtik hasita, hamabost eguneko epea dago eskaerak aurkezteko, otsailaren 11ra arte, udaletxeko Erregistroan.

Aurkeztu daitezkeenak, Buruntzaldean eta Donostian bizi direnak
Beka deialdira aurkezteko au­kera izango dute, Buruntzal­dean edota Donostian bizi diren herritarrek; hau da, Asti­ga­rraga, Hernani, Usur­bil, La­sarte-Oria, Urnieta, Andoain eta Donostian bizi direnek.
Deialdia atzo argitaratu zen, Gipuzkoako Aldizkari Ofi­zialean, eta gaurtik hasita, 15 egun naturaleko epea dago, eskaerak aurkezteko; beraz, otsailaren 11 izango da, aurkezteko azkeneko eguna. 
Udaletxean entregatu be­har­ko dira eskaerak eta dokumentazio guztia, Udal Erre­gis­tro orokorrean, hain justu. Bekari bu­ruz­ko informazio guztia, eta baita eskaerak baloratzeko erabiliko dituzten irizpideak ere, laster jarriko dituzte inter­neten, Astiga­rra­ga­ko Uda­la­ren web orrian: www.astigarraga.eus. Boleti­ne­an ere argitaratu da informazio hori guztia.

«Giza eskubideen eta elkarbizitzaren aldeko konpromisoa hartu dugu»
Memoria historikoa berreskuratzeko bekarekin, bere konpromisoa berretsi nahi du Udalak: «giza eskubideen eta elkarbizitzaren aldeko konpromisoa hartu dugu, eta konpromiso hori gauzatze aldera, memoria historikoa berreskuratzeko bideak urratu nahi ditugu», nabarmendu du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!