Azken aurreko saioa, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 01:00

Udaleko Gizarte Sailaren babesarekin, Jakin +; adierazpen artistikoen programa antolatu du Harituz elkarteak, lau asteartetan. Azken aurreneko saioa asteartean, hilak 21 izango da, ohi bezala, 16:00etatik 18:00etara kultur etxean. Genero ikuspegia lantzeko margolaritza eta zinema munduko emakumeen berri emango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!