Sasoi bete-betean, liderraren kantxan gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko urtarrilaren 28a

Partidu oso garrantzitsuak dauzkate asteburu honetan, Mundarroko bi saskibaloi talde nagusiek. Izan ere, kontrario zuzenak izango dituzte aurrean biek.
Neskek, igoera faseko zortzigarren partidua jokatuko dute gaur, arratsaldeko 18:00etan. Eta erronka polita daukate: Antigua Lu­berri liderraren kantxan jokatuko dute, Benta Berrin, talde astigartarraren mo­men­turik gozoenean. Izan ere, azkeneko bost partidu­ak irabazi ditu Mundarrok.
Bolada on horri esker, hirugarren daude sailkapenean, Final Foura jokatzeko aukera ematen duten postuen barruan. Antigua Lu­be­rri, ordea, koska bat gorago dago, jokatutako zazpi partiduak irabazi baititu, orain arte. Zergatik ez gaur, aurre­neko porrota?

Usabalen, mutilak
Kontrario zuzena dute mu­tilek ere: Tolosako Take Or­be­la izango dute aurrean; astigartarrek bezala, bost garaipenekin dagoena.
Usabal kiroldegian ariko dira gaur, 16:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!