Antzerki saio kaotikoa izango da gaur, Astigarragako kultur etxean. Iluntzeko 20:00etan hasita, Jainko basatia eskainiko dute, Begoña Bilbaok zuzenduta, eta lau euskal aktoreren eskutik: Andoni Agirregomezkorta, Tessa Andonegi, Aitziber Garmendia eta Mikel Losada.
Yasmina Reza antzerkigile frantsesaren obra bat da, eta obra originalaren arrakastaren ondoren, euskerara ekarri dute, Martin Agirrek itzulita.
Bilera, seme-alaben liskarra konpontzeko asmoz
Antzezlanean, bilera bat irudikatuko dute, bi guraso bikoteren artekoa. Beraien seme-alaben arteko liskarra konpondu nahian elkartuko dira; izan ere, batek besteari eraso egin dio, makil batez.
Baina hasieran eztabaida lasaia zena, giza legez eta edukazioz zijoana, egoera kaotiko bihurtuko da gero; eta protagonistek, sekulakoak botako dizkiote elkarri, batzuen eta besteen frustrazio eta mixeriak agerian utziz.
Sarrerak kultur etxean, 19:00etatik aurrera
Antzezlana ikusteko sarrerak, gaur ere erosi ahal izango dira, kultur etxean bertan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Prezioa, 6 eurokoa da.