Donostian jokatuko du gaur Hernanik, Gipuzkoako 1go mailan, eta partidu zaila izango du: Paco Yoldi kiroldegian ariko dira, Bosteko Irauliren kontra, iluntzeko 20:00etan hasita. Hirugarren sailkatua da talde donostiarra, 11 partidu irabazita. Goiko postu horietara gerturatu nahi dute hernaniarrek, bederatzigarren baitaude, 7 garaipenekin.