Asteartean plenoa, alkate eta zinegotzi berria aukeratzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Orain bi aste utzi zuen alkate kargua, ofizialki, Jesus Mari Santosek; eta datorren asteartean egingo dute ezohiko plenoa, alkate eta zinegotzi berria aukeratzeko. Udaletxeko areto nagusian izango da, eguerdiko 13:30etan, eta hiru puntu bakarrik izango dituzte.
Aurrena, zinegotzi kargua hartuko du Urkiri Salaberriak; eta ondoren, alkate berria auke­ratuko dute: Zorione Etxeza­rraga proposatuko du EAJk. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!