Kurtso hasierako erakustaldia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Urtero bezala, kurtso hasi­e­ra­ko erakustaldia egingo dute bihar, Hernaniko Gimnasia Errit­mikoko klubeko kideek. Kiroldegiko aurreneko pistan izango da, goizeko 10:45etatik aurrera.

Gimnasia akrobatikoa, berrikuntza
Bertan izango dira, hain zuzen, Hernaniko Gimnasia Erri­t­mikoaren parte diren 3garren mailatik gorako gimnasta guztiak; hau da, benjamin mailatik hasi, eta senior mailara bitartean dau­denak. Horiez gain, aurten aurrenekoz sortu den gimna­sia akrobatikoko neska-mu­tilek ere parte hartuko dute erakustaldian; Lehen Hezkun­tzako 2garren eta 4garren mailakoak dira, hain zuzen.

Denera, 32 dantza
Horien guztien partehartzea­rekin, beraz, 32 dantza ikusi ahal izango dira kiroldegiko pista nagusian; erdia bakar­ka­ko lanak izango dira, eta beste erdia, taldekoak. Laugarren maila­tik gorakoek, aurtengo txapelketa eta topaketetan erakutsiko dituzten dantzak aurkeztuko dituzte. Txikienek, berriz, entrenamenduetan lan­du dutena erakutsiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!