Apirilaren 4an pasako da aurtengo Korrika Hernanitik, eta dagoeneko hasi dira antolakuntza lanetan. Horretarako, Korrika batzordea sortuko du AEK euskaltegiak, eta aurreneko pausuak emateko, dagoeneko egin dute bilerarako deia; gaur, izango da bilera irekia. Arratsaldeko 18:00etan jarri dute zita, euskaltegiaren lokalean.
Azaldu dutenez, bertan emango dituzte ezagutzera, besteak beste, 20. Korrikaren nondik norakoak, eta, era berean, herrian egingo diren ekitaldiak zein izango diren ere esango dute. Horrez gain, nahi izanez gero, bertaratzen direnek aukera izango dute proposamenak luzatzeko.
Motorrak berotzen
Hernanialdeko AEK motorrak berotzen hasia da. Oraingoan Batzuk da leloa eta omendu nahi dira orain dela 37 urte Korrikaren lekukoa eskuz esku abiarazi zuten haiek.