Kanika taldeak bilera deitu du biharko; 18:00etan izango da, Biterin. Kanika orain gutxi sortutako aisialdi taldea da, eta bilera honen helburua da taldearen asmoak azaltzea, eta bertaratzen direnei izena emateko aukera ematea. Hilean bi larunbatetan haur eta gazteekin elkartu eta ekintzak egiteko asmoa daukate, eta horren berri emango dute bilera honetan. Era berean, azaldu dute haurrentzako txoko berezia ere egongo dela bilera honetan, haien iritziak, nahiak eta ideiak ere jasotzeko. Gerturatzeko gonbitea luzatu diete interesa duten guraso ta gazteei.