Haurdunaldiaren inguruko ikastaroa otsailean hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 26a, 01:00

Haurdunaldia: bizitzea eta partekatzea izenburupean, ikastaroa antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak. Otsaila­ren 1etik maiatzaren 24ra luzatuko da, eta 14 asteko ikastaroa izango da; asteazkenero izango da saioa, arratsaldeko 18:00etatik 20:00e­tara. Euskeraz egingo da, eta beraz, ulertzea ezinbestekoa izango da. Prezioa: 30 euro.
Interesa daukanak dagoeneko eman dezake izena. Horretarako, Berdintasun sailarekin jarri behar da harremanetan: marijo-m@hernani.eus, edo 943 33 70 17.
Josune Martiarena psikologoa eta Marijo Artola diafreo terapeutak eskainiko dute tailerra. Bertan, haurdunaldietan ohiko kontroletatik kanpo dauden alderdiak landuko di­tuzte, tartean sentsazio emozional eta fisikoak landuko dira: «zer gertatzen da amaren eta umekiaren arteko harreman diadikoarekin? Zer gertatzen da amaren, umekiaren eta familia-guneko beste kideen arteko harremanarekin? Zein da bikotekidearen egitekoa?». Galdera horiek erantzuten saiatuko dira bi profesionalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!