Urteko erremontista onenak sarituko dira gaur, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 26a, 01:00

Urrezko Erremonte Gala 2016 gaur ospatuko da Galarretan,  seigarren urtez jarraian. Os­te­gunetako jaialdia amaitu eta gero, 19:30etan, hasiko dira ur­teko erremontista onenen sariak banatzen. Pasa den urtean emaitza hoberenak lortu zituen kirolariak Urrez­ko Erremonte Saria lortuko du, eta beste bi sariak A Taldeko eta B Taldeko irabazleak eramango dituzte.
Gogoratu behar da Javier Urriza izan zela Ba­nakako Kutxabank Torne­oko garailea, eta bera da, hain zuzen, faborito nagusia Urrezko Erre­mon­tea irabazteko. 

Zeberio II-Endika, Ezkurra II-Ion, Urriza-Azpiroz eta Uterga-Etxeberria III ariko dira torneo azkarrean.

 Jaialdia 16:00etan hasiko da eta lau partiduk osatuko dute. Bigarrena, hirugarrena eta laugarrena Urrezko Gala torneo azkarreko partiduak izango dira. 25era jokatzen dira eta bigarren eta hirugarren partiduetako garaileek finala joka­tuko dute, jaialdia itxiko duen partiduan. 
Lehen finalerdian Zeberio II eta Endika, Ezkurra II eta Ionen kontra ariko dira eta bigarren finalerdian Urriza eta Azpiroz, Uterga eta Etxe­berria IIIren kontra. Azpiroz gazteak B taldeko irabazle izan da eta sari bezala torneo azkarra jokatzeko aukera izango du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!