Hernani-Gernika, martxoaren 18 edo 19an

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 26a, 01:00

Hernani eta Gernikak Landa­ren jokatu behar duten partidua martxoaren 18an edo 19an izango da. Pasa den asteburuan neurtu behar zi­tuz­ten indarrak, baina uhol­deen eraginez, bertan behera gelditu zen neurketa. Aste honetan erabaki behar zuten, bi taldeen zuzendaritzek, zein egunetan jokatu hamalau­garren jardunaldiko partidua, eta atzo adostasun batera iri­tsi eta gero, data jarri zioten. Martxoaren hiru­ga­rren aste­bu­ruan jokatuko du­te. 
Bestetik, Txin­par­tak talde­a­ren asteburu hone­tako parti­dua, martxoa­ren 4ra atzeratu da, Aieteko zelaiean jokatuko da.

Santboiana-Hernani
Hernanik igande honetan hamabosgarren jar­du­naldiko partidua joka­tuko du igan­dean, 12:00etan, Baldi­ri rugby zelaian, Santboi­anaren aurka. Talde kataluni­arra espainiako zaharrena da eta histori­ko­ena. Ia urtero sailkape­naren goiko postu­etan ego­ten da sailka­tuta, eta aurten ere bos­garren postuan dago, hi­ru­ga­rren­a­­ren­gandik bi puntu­ra soi­lik. 
Hernanik, nahiz eta pasa den astebu­ruan ez jokatu, hamar­­garren postuan jarrai­tzen du sailkapenean. Aurkari nagusiek ez zuten garaipenik lortu, ez eta punturik batu; F.C. Barcelonak salbu, hauek bonus puntu bakarra. Igande hone­tako neur­keta oso zaila da Hernanirentzat eta izango duten helburu nagu­sia bonus­eko punturen bat lortzea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!