Neurketa zaila bihar, Santboianaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Aurreko asteburuko norgehiagoka Landareren egoeragatik bertan behera geratu ondoren, bihar jokatuko du Oho­rezko Mailako errugbi taldeak, hamabosgarren jardunaldiko partidua. Bartzelonako Santbo­iana taldea izango du­te aurrez aurre hernaniarrek, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Beraien etxe­an izango da hori, Sant Boi herriko Baldiri Aleu zelaian.

Bonusa lortzea, helburu
Biharkoa arerio zaila izango da Hernanirentzat. Etxetik kanpo partidu bakarra irabazita iri­tsiko dira Ohorezko Mailako errugbilariak Bartzelonara, eta beraz, bonusa lortzea izango dute helburu nagusia.
Partidu bat gutxiago jokatuta, hamargarren postuan dago Hernani, eta bosgarrenean da­goena izango du aurkari. Talde kataluniarra ez da edozein, Espainiako talde historikoena da, eta normalean, Ohorezko Mailako aurreneko postuetan bukatzen du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!