Kanika aisialdi taldea gaur bilduko da, 18:00etan, Biteri kultur etxean. Helburua da taldearen asmoak azaltzea, eta bertaratzen direnei izena emateko aukera ematea. Hilean bi larunbatetan haur eta gazteekin elkartu eta ekintzak egiteko asmoa daukate, eta horren berri emango diete gazte eta gurasoei.
Era berean, azaldu dute haurrentzako txoko berezia ere egongo dela bilera honetan, haien iritziak, nahiak eta ideiak jasotzeko.
Gerturatzeko gonbitea luzatu diete interesa duten guraso eta gazteei.
Sortze Festa urriaren 15ean egin eta ordutik topaketa batzuk antolatu ondoren, beste pausu bat ematera doaz, orain.