Igor Genua, berriz zazpiko selekzioan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 25a, 01:00

Igor Genua berriz ere Espainiako zazpiko selekzioaren deialdian sartu da. Pablo Feijoo donostiarrak hartu du aurten hautatzailearen postua eta Rioko Joku Olinpikoetara joandako hiru jokalari soilik mantentzen dira taldean. Horien artea Genua bera. Helburu nagusia Hong Kong-en apirila hasieran jokatuko den Munduko Serietara sailkatzea izango da. Bestetik gaur jakingo da Hernani eta Gernikaren arteko partidua zein egunetara atzeratuko den; 16 eta 18 urtez azpiko Hernaniko taldeek, lortu dute Donostian, otsailaren 4an, jokatzeko baimena.
Bi lehia horiek Bera Beraren aurka jokatuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!