Bikarrizketak umorez bustiko du gaur Biteri

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 26a, 01:00

BIKARRIZKETA izenburupean, ikus­­kizuna eskainiko dute Tel­mo Irureta eta Haritz Mo­rrás gaz­teek gaur, arratsal­deko 19:00etan, Biteri kultur etxean. Sarrera doan izango da, baina, gon­bida­penak esku­ratzeko au­kera izan­go da, gaur, Kronikan ber­tan. Anto­latzaileek eskatu dute aurre­neko ilara zailtasuna duten jende­ari libre uzteko.
Koxkak, Hernaniko des­gaita­suna duten pertsonen el­kar­teak, gonbidatuta igoko di­ra oholtzara. Bikarrizketan Iru­­­­­­reta eta Morrásek, bi pi­xukideen arteko harremana, Gaizka eta Xantiren artekoa, kontatzen dute. Etxea garbitu nahi dute, batez ere batek, eta horren inguruan hasten da emanaldia; baina azkenean, ez dute garbitzen, ez batek eta ez besteak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!