Arcadi Oliveres, ekonomian katedraduna, gaur Biteri Kultur Etxean egongo da, 19:00etan, Migratzaileak eta errefuxiatuak: Zurrumurrurik gabeko harrera hitzaldia eskaintzen. Aztertuko ditu ekonomia kapitalistak migrazioan eta errefuxiatuekiko kalteak.
Ordizian eta Tolosan hitzaldia eman eta gero, gaur Hernaniren txanda izango da. Zer helburu dituzte konferentzia hauek?
SOS Gipuzkoa Arrazakeriak Elkarteak antolatzen ditu hitzaldiak, eta helburua da, bai leku eta denboran, migratzaileen eta errefuxiatuen inguruan iritzi publikoan sortzen diren zurrumurru faltsuak gezurtatzea.
Hitzaldiak zurrumurrik gabeko harrera bultzatu nahi du. Zer esan nahi da horrekin? Zertan eragiten dute zurrumurru horiek?
Zurrumurrua, orokorrean, saiatzen da iritsi berriekiko beldurra sortzen mehatxu bailiran. Mehatxu horiek ezin dira frogatu edota justifikatu, esaterako, baten enpleguaren etorkizunean, bere ongizate estatuaren sarbidean (hezkuntzan, osasungintzan, pentsiotan, zerbitzu publikoetan), bere kulturaren babesean eta bere jokabide ohituretan.
Zer egoeretan aurkitzen dira momentu honetan errefuxiatuak eta migratzaileak?
Migratzaileak eta errefuxiatuak Europan, baita beste munduko leku desberdinetan, pairatzen ari dira beraien giza eskubideen, ekonomikoen eta politikoen urraketa nabaria. Eta hori gertatzen ari da gizarte baten aldetik, non modu gehiengoan berekoitasunak, norberaren ongizateak eta, agian, baita ere krisiaren ondoriek bultzatuta, ahaldunak ahal duna esaldiaren alde edo alboan ipini den.
Errefuxiatuen gaia ez da berria zuretzat, 1977. urtean Errefuxiatuen Laguntzaren eta Elkartasunaren Kataluniako Elkartea sortzen parte hartu baitzenuen. Zer uste duzu aldatu dela ordutik?
1977. urtean kataluniar, euskal eta orokorrean estatuko gizarteek ongizate material gutxiago zituzten, baina elkarbizitza eta elkartasun printzipio argiak eta sendoak mantenduz. Zoritxarrez ondoratzen joan dira balore horiek kapitalismoak erarik gordinenean aurrera egin duen heinean. Gainera. kapitalismoaren eredu gordin horrek, babes guztia izan du komunikabide haundiena, unibertsitateen eta intelektualen zati haundi batena eta, noski, gobernuena. Azken hauek, argi eta garbi, talde ekonomiko indartsu eta garrantzisuenengatik, desitxuratuta.
Casa Nostra, Casa Vostra manifestua sinatu berri duzu. Bertan, Kataluniako aurpegi ezagunek, herritarrak animatzen dituzue errefuxiatuak jasotzeko edo hartzeko. Zer egin dezake herritar xume batek? Zertan lagundu dezake?
Herritarrak, lehendabizi, egoerari buruz behar bezala informatu behar du. Bigarrenik, asmo bereko beste pertsonekin eta eragileekin elkartu, Casa Nostra, Casa Vostra kasuan bezalaxe. Hirugarrenik, era berritzaile batekin ekin, beti ere etengabe eta era ez biolentoan. Eta laugarrenik, mehatxu interesatuei beldurra galdu, boterearen abusua suposatzen baitute.
Zer konexio edo eragin ditu gai honek zure arlo ekonomikoarekin?
Oinarrizko erlazioa. Gaur egungo sistema ekonomikoa da txirotasunaren sortzailea eta ingurumenaren hondatzearen erruduna. Bide horretatik ahalik eta azkarren aldentzeko posible den guztia egin behar dugu.