Entsaioak egingo dira datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 25a, 01:00

2017ko kalderero konpartsen irteera, Elur Txori elkarteak antolatuko du otsailaren 4an, 21:00etan. Prestatzen joateko, Elur Txorik elkartean entsaioak antolatu ditu, datorren asteko astearte, asteazken eta ostegunean, 20:00etan. Otsailaren 4an, afaria (8 euro) 19:30etan hasiko da, eta lista elkartean bertan jarriko da ostiral honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!