URREZKO Erremonte Galaren VI. edizioa egingo dute bihar, Galarretan 19:30etan. Jaialdia bukatu ondoren, urteko erremontista onenak saritu, eta Urrezko Erremontea 2016 emango dute. Lehen bi sariak A taldeko eta B taldeko rankingean puntuaziorik hoberena lortu duten pelotariek jasoko dituzte. Eta Urrezko Erremontea erremontista onenak eramango du.
Helburua da, urteko erremontista nabarmenenak saritzea. Bukaeran, erremontistekin argazkiak ateratzeko aukera izango da, eta luntxa ere eskainiko dute. Oriamendi2010 enpresak antolatzen du ekitaldia.
Galaren aurretik, torneo azkar bat jokatuko dute lau bikotek: bigarren partiduan, Zeberio II eta Endika, Ezkurra II eta Ionen kontra; eta hirugarrenean, Urriza eta Azpiroz, Uterga eta Etxeberria IIIren kontra. 25 tantora izango dira bi partiduak. Garaileek finala jokatuko dute, eguneko laugarren partidua. Jaialdiaren hasieran Beñat eta Labaka ariko dira, Erburu eta Garcesen kontra; 16:00etan hasiko da jaialdia.