‘Bikarrizketa’ emanaldia bihar eskainiko dute Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 25a, 01:00

TELMO Iruretaren bakarrizketak azaroan izandako arrakastaren ostean, Bikarrizketa antolatu du Koxka elkarteak biharko, 19:00etan hasita, Biteri Kultur Etxean. Telmo Irureta bera izango da Hernanin, kasu honetan Haritz Morrasekin batera. Sarrera doan izango da, baina aurrez, gon­bidapenak eskuratzeko au­kera izango da oraindik, bihar arte, Kronikan ber­tan.
Gaizka eta Xanti pixukideen arteko harremana konta­tzen dute Irureta eta Morrasek Bikarrizketan. Etxea garbitu nahi dute, batez ere batek, eta horren inguruan hasten da emanaldia; azkenean ez dute garbitzen, izan ere, Iruretak berak onartu duenez: «bik ez dute garbitzen, batek ez badu nahi». Tartean, era askotako gaiak azaleratzen dituzte, «gai nor­malak puntu komiko batekin», azaldu dute biek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!