Aurrenekoa galdu egin zuten astigartarrek, nagusien aurreneko mailan, baina bigarrenean ez zien ihes egin garaipenak, Txomiñeneko frontoian: 22-15 nagusitu ziren Loidi eta Santxez, Lagunak taldeko bikote elgoibartarraren kontra. Hurrengoa, ostiral honetan bertan jokatuko dute; 19:00etan Astigarragan, Orioren kontra.